Home Etiquetas Entradas etiquetadas con "Vasco"

Vasco

hator, hator, mutil etxera
gaztainak ximelak jatera
gabon gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
ama ere poz atseginez.

Eragiok mutil aurreko dambolin horri
gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli, txapla, pun.
Gabon gaba pozik igaro daigun.

Olentzero joan zaigu,
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenean
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berria ematera.

Horra horra
gure Olentzero
pipa hortzian duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin

Alaken, alaken
ala pikula tun paire
errespun dela pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa ze.

Alaken, alaken
ala pikula tun paire
errespun dela pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa ze.

Adizkideok, ikusi duzue
zelai horietan artzaia,
artzai txik, artzai haundi
artzai mutur leuna.
Alaken…

¡Síguenos!